EUSKARAZ EMANGO DAEspainiako Zigor Zuzenbidearen eremuan genero-indarkeriak eta sexu indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren errealitatea jorratu nahi du Ikastaroak, ikuspegi oso batetik. Horretarako, Zigor Zuzenbide heteroarau bat dagoenetik abiatuta, ikastaroak genero indarkeriari eta sexu-indarkeriari eman zaion tratamumendu juridiko-penala aztertzen du, generoaren ikuspegitik barneratu diren aurrerapenak azpimarratuz: Istanbulgo Hitzarmenetik sortutako betebehar juridikoak; Zigor Kodearen esparruko erreformak; “bai bakarrik da bai” legea; bere kontraerreforma eta, biktimen babeserako funtsezkoak izango diren elementu biktimologikoak ere sakonduko dira.