Eguneroko pertsona ekintzen artean, jendartearen egoera ekonomikoa, ohiturak eta hertsadurak oso ondo adierazten ditu elikadurak. Ikastaroan, XV. eta XIX. mendeen arteko elikagaien analisiaren bidez (zientifikoa, baina nahiko informala), Euskadiko historia sozioekonomikoaren hainbat atal ezagutuko dugu. Ondorioz, hobeto ulertuko dugu bai gaur egun jan eta edaten dugunaren zergatia, baita zenbait tradizioren esangura ere.