Ezinezkoa da ez komunikatzea eta giza harremanen oinarria da Komunikazioa bera. Komunikazioaren parterik handiena ez-ahozkoa da, horregatik garrantzitsua da nola komunikatzen garen aztertzea eta hitzezko komunikazioarekin bat etortzea, koherenteak izanik.
Beste pertsonekiko lotura eta harreman egokiak izateko, komunikazioari garrantzia ematea funtsezkoa da. Gure gorputzak, hitzak erabili gabe ere, emozioak adierazten ditu. Harreman osasuntsuak eman daitezen, garrantzitsua da adimen emozionala ezagutzea eta praktikan jartzea, bai gurekiko eta bai besteekiko ongizatea sentitzeko eta baita maitatua eta onartua sentitzeko.
Komunikazioaren teorian, eredu desberdinak daude, eta kurtso honetan desberdintasunak jorratuko ditugu. Bestetik, norbera bere emozioetaz konsziente den einean, besteak ulertzea ere errezagoa izango du, horretarako gure komunikazio ohiturak eta patroiak aztertuko ditugu. Asertiboa izatea garrantzitsua da gaitasun sozialak garatzeko eta besteekin erlazionatzeko orduan. Bestetik, astertiboa izateak gure ongizatea handiko du eta, bideak irekiko dizkigu, gainera, besteekiko erlazioetan.
Ikastaro honen helburua gure komunikazioa hobetzeko tresnak eta baliabideak ezagutzea eta garatzea da. Ikuspegi praktiko eta dinamikoa erabiliz, besteekiko harremanak modu asertiboan hobetzen lagunduko diguten teknikak ikasiko ditugu. Azken urteotan, komunikazio asertiborako hainbat estrategia mota aztertu dira, eta horri esker, pixkanaka estrategia batzuk errezagoak eta erosoagoak direla esan dezakegu.
Ikastaro honetan, ikerketa zientifikoan oinarrituta dauden baliabideak eta ibilbide pertsonala erreztuko diguten estrategiak ikusiko ditugu. Kurtsoaren helburu orokorra, pertsonen arteko komunikazioa eta auto-ezagutza hobetzen jarraitzea izango da.